BIOMASA
• Sail energetikoetan nahiz beste edonolako sailetan, pista ondoan uzten dugu lana amaitu ondorengo biomasa; beraz, basoa garbi gelditzen da, eta errazagoa eta merkeagoa izaten da materiala fabrikaraino eramatea.
PAISAIA EGOKITZEKO PROIEKTUAK
• Espezie bat baino gehiago dauden basoetan, espezie bakarra atera dezakegu, gainerakoei kalterik egin gabe.
• Ibaiak zaintzen ditugu.
MATERIALA GARRAIATZEKO LANAK
• Obretarako edo bestelako jardueratarako materiala garraiatzen dugu, mendira edo iristeko zailak diren lekuetara.
BASO OSOKO MOZKETAK (MATARRASAK)
• Gure sistemari esker, lursailari higadurarik eragin gabe kentzen ditugu adarrak; horrela, basoa beste edozein jardueratarako prest uzten dugu, garbiketa eta prestaketa lanak egin beharrik gabe.
BAKANKETAK(ENTRESAKAK)
• Bakanketak ohiko metodoen kasuan halako hiru izaten dira, 50 metrokoak izateraino. Era horretan, zuhaitz gehiago uzten ditugu basoan, eta masaren balio erantsia handitu egiten da.
• Erauzketak airez egiteko maniobrak errazak izaten direnez, zutik gelditzen diren zuhzitzei ez diegu azalean katerik egiten.