- Metodo horren bidez, zuhaitza oso-osorik atera, eta kamioia dagoen pistaraino eramaten dugu; han, prozesagailuarekin hornituta dagoen garabia erabiliz, adarrak mozten ditugu, zuhaitza ebakitzen, eta lortutako produktuak sailkatzen.
- Airetiko kable bidez egiten den ustiapena oso metodo egoki eta berritzailea da; ohiko metodoak erabiltzeko zailtasunak izaten diren basoetan erabiltzeko ezin aproposagoa.
- 550 metro arteko hegala duten mendietan ateratzen ditugu zuhaitzak; horrela, ez dugu zuhaitz horiek ateratzeko biderik zabaldu behar izaten.
- Ustiapena terrazetan mailakatuta daukaten baso eremuetan ere aritzen gara.
- Arinak eta autonomiadunak dira ildoak (ibilbideak).
- Erauzketa sistema honek zama hartzeko ahalmena duenez (4.000 Kilo), hainbat materialekin aritzeko aukera ematen du.